Froneri enpresatik kaleratutako langilea bere lanpostura bueltatzea aldarrikatu du ESK sindikatuak
Ekonomia
ESK sindikatuaren kideek Froneri enpresatik urriaren 2an kaleratua izan zen langilea bere lanpostura bueltatzea aldarrikatu dute Arabako lan ordezkaritzaren aurrean egindako elkarretaratzean. Enpresaren zuzendaritzak berrantolaketa arrazoiak direla eta kaleratua izan zela argudiatu zuen. Langileek, ordea, lan sindikala egiteagatik kaleratua izan zela baieztatu dute, ESK sindikatuko kidea baita. 5 eguneko baimena hartu eta gero falta bat jarri ziotela, azkenean kaleratzean bilakatu zena. Langileak adiskidetze ekitaldi bat burutu du enpresarekin, bere egoerari irtenbidea emateko. Kaleratua izan eta gero langileak salaketa jarri zuen, bere lanpostua berreskuratzea aldarrikatuz. Bere lankideek eskakizun berarekin mobilizazioak burutu dituzte, eguneroko lanuzteekin.