Skip to main content

Froneriko langileek urrian kaleratutako langilea bere lanpostura itzultzea aldarrikatu dute

Ekonomia

2024, urt. 25 - 14:01
Araiako Froneri enpresaren langileek urrian kaleratutako langilea bere lanpostura itzultzea aldarrikatu dute. Zuzendaritzak berrantolaketa arrazoiak direla eta kaleratua izan zela argudiatu zuen. Langileek, ordea, ESKren hautagaitza bat antolatzen saiatu eta gero kanporatua izan zela baieztatu dute. Pasa den azaroan enpresarekin izandako adiskidetze ekitaldian emaitzarik ez zuten lortu. Orain epaiketa burutuko dute, langileak bere lanpostura bueltatzeko eskaerarekin. ESK sindikatuak salatu duenez, Fronerik langileen eskubideak defendatzeagatik langile hau jazarri eta kriminalizatu du, askatasun sindikalaren kontrako erasoa eginez. Langileek, berriz ere, euren lankidea lanera bueltatzea aldarrikatu dute.
Hamaika Telebista