FVEM: “Industrian emakumeen presentzia areagotzeko hezkuntza inklusiboa eta ekitatiboa sustatu behar da”
Ekonomia
2023, mar. 02 - 13:03
Bizkaiko metalgintzako sektorean dauden 53.000 langileen %18 emakumeak dira, FVEMen arabera. Izan ere, Bizkaiko Foru Aldundiak eskatuta, Bizkaiko metalgintzako enpresen federazioak egindako azterlanaren emaitza da. Baina ez da bakarra, tailerreko langile guztien % 12 baino ez baitira emakumeak. Bada, martxoak 8aren atarian, ‘Emakumeak eta Industria’ izeneko jaurdunaldia antolatu du, eta bertan emakumeak lantegiko edo zuzeneko eskulaneko postuetan duen zeregina, tratatua eta presentzia izan dute erdigunean.