Skip to main content

FVEM patronalaren proposamenak ez ditu sindikatuen ‘marra gorriak’ gainditzen

Ekonomia

2022, urr. 13 - 14:10
Bizkaiko metalgintzako patronalak eta sindikatuek negoziazio mahaiaren hamairugarren bilera izan dute. FVEMek proposamen berria eraman ditu: 2022rako %4,5eko soldata igoera. Hala ere, sindikatuek adierazitakoaren arabera, patronak eduki garrantzitsuak baztertzen jarraitzen ditu, hala nola, subrograzioa luzatzea, lanaldia murriztea eta hitzarmena aplikatzeko bermeak, besteak beste. Egoera horrela, patronalak planteatutako edukiak urrun daudela Bizkaiko metalgintzako langileek behar dutenetik, eta, momentuz, urriaren 27rako, 28rako eta azaroaren 2rako deitutako grebei eusten diete. Urriaren 19an negoziazio mahaia bilduko da berriro.
Hamaika Telebista