Skip to main content

FVEMek proposamenak mahaian gainean jartzea exijitu dute sindikatuek

Ekonomia

2022, aza. 15 - 11:11

Bizkaiko metalgintzako lan gatazkaren korapiloa askatzeko beste aukera bat dute gaur. Izan ere, lan hitzarmenaren hamazazpigarren bilera izango dute arratsaldean FVEM patronalak eta ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek. Sindikatuen marra gorria langileen eros ahalmena bermatzea da, hau da, soldatak KPIarena arabera erregularizatzea. Bada, batzarrak bi gako ditu: batetik, emandako azken datuen arabera Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan %6,9an kokatzen dela inflazioa, eta bestetik, dagoeneko sindikatuek guztiek bost eguneko grebaldia deitu dutela.

Hamaika Telebista