Gaixotasun hemorragiko epizootikoen kasuak hirukoiztu egin dira astebetean Gipuzkoan
Ekonomia
Udane Arbeo
2023, urr. 02 - 15:10
Goizean goiz behien covida izenaz ezagutzen den gaitza aztertzeko jarraipen mahaia bildu da Gipuzkoan. Abeltzainen artean kezka areagotzen ari da, gaixotasuna azkar ari delako hedatzen, eta laguntzak eskatu dituzte. Gipuzkoan 278 kasu atzeman dituzte eta dagoeneko lurralde osora hedatu da gaixotasuna.

















