Skip to main content

Garraio publikoan %50eko deskontuei eutsiko diete Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan

Ekonomia

2024, urt. 08 - 09:01

Bizkaian gaur egun indarrean dagoen deskontua urtarrilaren 14an amaituko da eta otsaileko bigarren astera arte itxaron beharko da neurri berria ezartzeko. Txartel pertsonalizaturik ez dutenek ia bi hilabetez ordaindu beharko dute autobusen prezio guztia, eta hilabete eta erdiz metroarena.

Araban, Tranvia, Alavabus eta Eskualde Garraioko erabiltzaileek % 50eko deskontua izango dute urte osoan. Erabiltzailearen argazkia eta datuak dituen txartela erabiltzen dutenek, berriz, deskontu progresiboak izango dituzte.
Gipuzkoan, %50ko beherapenak onartu dituzte Mugi txartelaren tarifa guztietan.

Nafarroan, Iruñerriko Mankomunitateak abenduaren 29an iragarri zuen ordura arteko beherapenei eutsi eginen zietela 2024an.

Gizarte taldeek, ekologistek eta sindikatuek pozik hartu dute euskal administrazioek garraio publikoan deskontuak kentzeko asmoa. Garraio-politika justizia sozialerantz eta trantsizio ekologikorantz joatea eskatzen dute.

Hamaika Telebista