Skip to main content

Gasolina eta gasolioa garestitu egin dira, % 19 eta ia % 15, urte hasieratik

Ekonomia

2023, ots. 14 - 10:02
Ukrainako gerrarekin batera, energia-krisia iritsi zen eta testuinguru honetan, gasolina eta gasolioa garestitu egin dira, % 19 eta ia % 15, hurrenez hurren, urte hasieratik, Europar Batasuneko Petrolio Buletinean argitaratutako datuen arabera. Dena den, iaztik kostuek gorantz egin badute ere, azken astean zertxobait jaitsi da bi erregaien tarifa. % 0,30 merkatu da gasolinaren kasuan eta % 1,58 gasolioarenean.
Hamaika Telebista