Skip to main content

Gasteizeko Mercedes Benzek egun batzuetako etenaldia egingo du azaroan

Ekonomia

2024, urr. 01 - 11:10
Gasteizko Mercedes Benz lantegiak ekoizpena geldituko du azaroko "egun batzuetan", ohar bidez jakitera eman duenez. Beste bi geldialdi ere badira iragarrita, urriaren 11n eta 18an, furgoneten eskariaren jaitsierara egokitzeko. Gabonetan ere geldialdia dago aurreikusita, abenduaren 19an amaituko da ekoizpena, goizeko txandaren ondoren. Lanari 2025eko urtarrilaren 13an berrekingo diote, ezustekorik ez bada.

Zuzendaritzak eta enpresa batzordeak bilera egin dute astelehen honetan, enpresaren egoera aztertzeko. Aurten, 33 egunez gelditu behar izan dute ekoizpena, malgutasun neurriei helduta, aldi baterako lan-erregulazioa saihesteko.

2025eko ekoizpen-programaren aldaketei elkarrekin aurre egiteko "adostasunak lortzeko" asmoz hasi dituzte elkarrizketak. Hainbat gai daude mahai gainean: lan-ereduen alternatibak, hiru txandatik bi txandara igarotzea, urtarrileko ordu-kontuen egoera, poltsak negatiboan daudenean atsedenaldien aukera, geldialdi teknikoak, etab.