Skip to main content

Gasteizeko Vitaldent klinikako langileak greban bigarren egunez

Ekonomia

2024, ots. 20 - 13:02
Gasteizko Errioxa kaleko Vitaldent hortz klinikako langileak beraien lan baldintzak salatzeko hiru greba egun deitu dute, otsailak 19, 20 eta 21. Plantilako langile guztiek egin dute bat deialdiarekin eta bigarren egunez irten dira kalera beraien lan baldintzak salatzera. Enpresak irabazi propioak lortzeko lan baldintzak aldatu ditu, langileek egindako eskari eta hobekuntzak alde batera utziz. Sektore oso feminizatua da, Gasteizko klinikako kasuan langile guztiak emakumeak dira. Adierazi dutenez, ez dute hitzarmen kolektiborik, akordio guztiak alde batera utziz, aldiz, langileen estatutua aplikatzen diete eta langileek gutxieneko eskubideak dituzte.
Hamaika Telebista