Gasteizko Mercedes lantokiak ekoizpena geldituko du otsaileko 4 egunetan
Ekonomia
Mikel Lopez de Ciordia
2024, ots. 01 - 13:02
Gasteizko Mercedes lantokiak ekoizpena geldituko du ostiralean, produkzioa merkatuaren eskariari egokitzeko asmoarekin. Osotara lau izango dira otsailean zehar egingo diren geldialdiak, 2an, 9an, 12an eta 13an hain zuzen. LAB sindikatutik salatu dutenez, egokitzapen hauek langileen kontura egin dira. Geldialdiekin batera, lantegiak ordu batean murriztu du gaueko lanaldia, 8 ordutatik 7tara pasatuz pasa den urtarrilaren 29tik.

















