Skip to main content

Gasteizko Michelinek 2.000 tona ekoizteari utziko dio urtea bukatu arte

Ekonomia

Murrizketak 1.350 langileri eragingo die, zenbait lan txanda desaktibatzearen ondorioz. Zuzendaritzak eskaeraren beherakadagatik hartu du erabakia. Pasa den ekaineko mobilizazioen ondorioz Michelin talderen konfiantza gutxitu dela ere aipatu du. Ostiral eta astelehenean lantegien arteko batzordetik atera edo mantentzeko erreferenduma ospatuko da Gasteizko faktorian. Zenbait sindikatuk murrizketa hau zuzendaritzak langileengan presioa egiteko erabakia dela adierazi dute, erreferenduma baldintzatzeko asmoarekin.