Skip to main content

Gehiengo sindikalak eta FVEM patronalak Bizkaiko metalgintzako hitzarmenaren aurreakordioa sinatu dute

Ekonomia

2023, ots. 03 - 11:02

Hiru sindikatu nagusiek adierazi dute ez dutela “eskubideetan atzerapauso bakar bat ere” ikusten Bizkaiko metalgintzako langileentzat. Akordioa urtebete baino gehiagoko lan-gatazkaren ondoren iritsi da, borroka luze baten emaitza da.

Zehazki, Eusko Jaurlaritzak Bizkaiko metalaren 2022-2025 hitzarmenerako egindako proposamenak % 15eko igoera aurreikusten du, KPIren berrikuspen-klausulak, instalazioetako langileentzako subrogazioa eta telefono-lineen eta zuntz optikoaren mantentze-lanak, eta baimen eta lizentzien hasiera lanegunetan, eta jurisprudentziak ezartzen duena baliatzea. Horrez gain, 28.000 eurorainoko hobekuntzak jasotzen ditu istripuagatik ezintasun eta heriotza aseguruetan, LGTBI+ pertsonak jazarpen-protokoloetan sartzea eta norberaren aukerako zortzi ordu, horietatik lau berreskuratu ezin direnak.

Hamaika Telebista