Skip to main content

Gizarte ekimeneko greban proposamenak mahai gainean jartzeko eskatu diete patronalei

Ekonomia

2023, abe. 14 - 12:12
Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako gizarte ekimeneko ikastetxeetan astebeteko greba egiten ari dira. ELAk, Steilasek, CCOOk, LABek eta UGTk deitu dute sektorea lanuztera. Grebaren balorazio positiboa egin dute langileen ordezkariek, baina patronalen jarrera kritikatu dute. Sindikatuek uste dute Kristau Eskola eta AIC patronalek gatazka luzatu nahi dutela. Negoziazioa blokeatzen duela leporatzen diete patronalei. Proposamenak mahai gainean jartzeko eskatu diete patronalei eta Hezkuntza Sailari, ordea, gatazkaren irtenbidean esku hartzeko.
Hamaika Telebista