Gizarte Ekimeneko Irakaskuntzako sindikatuek mobilizazioak iragarri dituzte
Ekonomia
ELA, Steilas, CCOO, LAB eta UGT sindikatuetako ordezkariek agerraldi bateratua egin dute Bilbon, eta salatu dute patronalek ez dutela "borondaterik" otsailaren 5ean sinatutako akordioa betetzeko.
Langileen ordezkarien hitzetan, otsaileko akordioa indarrean dago baina patronala "ez da hura betetzen ari". Gauzak horrela, sindikatuek mobilizazioei berriro ekitea erabaki dute. Maiatzaren 16an elkarretaratzea egingo dute Donostian Kristau Eskolaren egoitzaren aurrean. Hilaren 22an, berriz, eskoletan izango dira protesta ekitaldiak.
Era berean, maiatzaren 29rako aurreikusita dagoen negoziazio-mahaira "akordioa sinatu zen baldintzetan betetzen hasteko proposamenik ekartzen ez badute, demanda judizialen bideari ekitea" aztertuko dutela jakinarazi dute.