Glavistako langileek haien egoera kritikoaren berri eman dute Arabako Batzar Nagusietan
Ekonomia
2023, aza. 03 - 11:11
Elkarrekin Podemos taldearen ekimenez agertu dira eta lantegiaren jarraikortasuna bermatuko duen erakundeen esku-hartzea eskatu dute. Lantokia Parter Capital taldearen eskuetan dago orain, 240 lanpostu suntsituko dituen Enplegu Erregulaziorako Espedientea martxan jarri duena. Momentuz espedientea etenean dago, epailearen aginduz, Parte Capital eta Guardian enpresek eskatutako dokumentazioa prozesuan aurkezten duten arte. ardian Glavistaren jabe ohia da eta lantokia kokatuta dagoen lursailen gaineko jabetza mantentzen du. Uztailean, enpresaren jarduera mantentzeko prest dagoen talde baten eskaintza ailegatu zen, baina Guardianek uko egin zion. Langileek erakunde publikoen esku-hartze zuzena aldarrikatu dute oraingoan, Guardianen blokeoa gainditzeko.