Glavistako langileek Jaurlaritzaren inplikazioa eskatzen dute 240 lanpostu ez galtzeko
Ekonomia
2023, urr. 18 - 12:10
Laudioko Glavista enpresaren langileak beraien lanpostuak mantentzeko borrokarekin jarraitzen dute. Lantokiaren arduradunek enplegu erregularizaziorako espedientearen prozesua martxan jarri dute, 240 lanpostu suntsitu ahal dituena. Prozesua etenean dago, epaileak Guardian eta Autoglas enpresak espedientearen negoziazioan parte hartu behar duten edo ez erabakitzen duen bitartean. Langileek Guardian enpresa erruduntzat hartzen dute. Lantokiaren jabe ohia da, faktoria saltzerakoan lurzoruaren jabetza mantendu zuena. Langileen aburuz, lursailaren desjabetzea da irtenbidea.