Skip to main content
1200x90 Zama Doinuz Arindu

Glovok autonomo faltsuekin lan egiteari utziko dio eta lan-kontratuak egingo dizkie

Ekonomia

2024, abe. 02 - 17:12
Etxez etxeko entregen Glovo plataformak aldatu egingo du Espainiar Estatuan langileekiko duen harreman-eredua. Orain arte autonomo faltsuekin egiten zuen lan, baina orain soldatapeko langileak kontratatuko ditu. Astelehen honetan iragarri du aldaketa hau plataformak eta ez da kasualitatez hartutako neurria. Izan ere, 267 milioi euro zor dizkio Glovok Espainiako Gizarte Segurantzari. Langileen eskubideen aurkako delituak leporatzen dizkiote plataformari. Abenduren 3rako deitu du deklaratzera Bartzelonako epaile batek Oscar Pierre plataformaren sortzailea. 2021ean onartu zen banatzaileak kontratupean izatera behartzen zuen 'rider'-en legea. Gaur egun autonomo faltsuekin lanean jarraitzen du Glovok. Plataformak 900 hiritan baino gehiagotan dagoela eta zerbitzuetan ez dela aldaketarik egongo adierazi du. Gizarte eragileekin elkarrizketa mahai bat egingo duela adierazi du ere. Hala ere, ez du zehaztu noiz eta nola jarriko duten martxan eredu berria.
Hamaika Telebista