Glovoko banatzaileen eta enpresaren arteko lan harremana dagoela berretsi du Iruñeko epaitegi batek
Ekonomia
2022ko azaroan, epaitegi batek Glovo behartu zuen Gizarte Segurantzako Erregimen Orokorreko kotizazioak ordaintzera. Nafarroan 2018 eta 2019 artean lan egin zuten 207 banatzaileak autonomo faltsuak zirela ebatzi zuelako. Orain, enpresaren helegitea atzera bota du, eta irmoki epaitu du soldatapeko langileak direla. Glovok hamar egun ditu epaiaren aurkako errekurtsoa jartzeko Auzitegi Gorenean. Epaia asteazkenean argitaratu zuen CCOOk, eta pozik agertu zen emaitzarekin.