Skip to main content

Greba egingo dute Arabako erresidentzia pribatuetako langileek uztailaren 18an

Ekonomia

2024, uzt. 01 - 14:07
Greba berri baterako deialdia egin dute ELA eta LAB sindikatuek Arabako erresidentzia pribatu eta egoitza komunitarioetan. Uztailaren 18an izango da, hitzarmen probintzial propio bat aldarrikatzeko. Ekainaren 28an patronalarekin bildu ziren, negoziazio mahai berri batean. Aurrerapen gutxi egon zirela adierazi dute sindikatuek, patronalak helarazitako proposamena nahikoa ez dela salatuz. Azaldu dutenez, 2028ra arteko hitzarmena proposatu zuen patronalak, aurreko urteak alde batera utziz. 30 orduko lanaldi murrizketa eskaini zuen ere, guztiz eskasa den neurria sindikatuen aburuz.
Hamaika Telebista