Skip to main content

Greba egingo dute Arabako foru suhiltzaileek uztailaren 15a eta abuztuaren 4a bitartean

Ekonomia

2024, uzt. 12 - 13:07
ELA eta LAB sindikatuek egin dute deialdia, langileen egiturazko arazoak salatzeko. Aldarrikatu dituzten neurrien artean, Plantilla handitzea, hitzarmen berri bat sinatzea eta inposaketak alde batera uztea. 8 urte hitzarmenik gabe daramatzatela azaldi dute suhiltzaileek. Akordio falta hori probestuz, Arabako foru suhiltzaileen gerentziak langileen aldarrikapenei entzungor egiten diola salatu dute. Suhiltzaile bururik ez egotea ere kritikatu dute, eguneroko erabaki estrategikoak Alberto Amenabar gerenteak hartzen dituela azalduz. Amenabarren dimisioa eskatzen duten, hain zuzen, kudeaketa desegokia eta jarrera gatazkatsua leporatuta.
Hamaika Telebista