Greba eguna Arabako erresidentzia pribatuetan, 34.a 2019tik
Ekonomia
2024, Maiatza 30 - 14:05
Arabako erresidentzia pribatu eta egoitza komunitarioetako lehen hitzarmen probintziala negoziatzeko mahaia blokeatuta darama urtebete baino gehiago. Egoera hau salatzeko greba egun berri bat burutu dute langileek. Negoziazioa desblokeatzeko deia zabaldu dute ELA eta LAB sindikatuek. Soldata igoerak, urteko lanaldiak eta ratioak murriztea eta lan osasuna bermatzeko neurriak ezartzea aldarrikatzen dute, besteak beste. Eskakizun horiekin mobilizazio ziklo bat abiatu zuten 2019an. Ordutik 34 greba egun egin dituzte, baino patronalek jarrera berdina mantendu dutela salatu dute.