Mercedesek lan hitzarmenaren negoziazioa eten du
Ekonomia
2022, uzt. 07 - 10:07
Greba eguna dute gaurkoan ere Gasteizko Mercedes lantegian, ELA, LAB eta ESK sindikatuek deituta. Sindikatuak eta zuzendaritza biltzekoak dira berriz, jarrerak malgutu eta akordioa bilatzeko helburuarekin. Uztailaren 6ko grebak % 95eko jarraipena izan duela adierazi dute ELA, LAB eta ESK sinikatuek.
Protestak, baina, ez du enpresa-batzordeko gainerako kideen babesik izan (CCOO, UGT, Ekintza eta PIM).
Iñigo Urkullu lehendakaria Mercedes-Benzeko ordezkariekin bildu da asteazken honetan Stuttgarten, eta "elkarrizketarako bideak" izatea adostu du, Gasteizko lantegian "inbertsioak bermatuko dituen lankidetza errazten saiatzeko".