Greba eguna dute Nafarroako Hezkuntza publikoan
Ekonomia
2025, urt. 30 - 10:01
Iruñeko kaleak hartu dituzte ehunka pertsonak hezkuntza publikoaren alde. Steilas, LAB, CCOO eta ELA sindikatuek babestu dute greba. Afapna, ANPE eta UGT sindikatuek, ostera, azaroan sinatu zuten akordioa. Akordio hura izenpetu zen egunean bertan egin zuten gaurko grebarako deia.
Sindikatu deitzaileen arabera, Hezkuntza Departamenduak ez du negoziatzeko borondaterik eta 2025eko aurrekontuetan hezkuntza publikoari dagokion inbertsioa handitzea eskatzen dute. Hezkuntza publikoaren kalitatea hobetzeko behar den benetako negoziazioa ere exijitzen dute.