Greba eguna egingo dute Arabako erresidentzia pribatuetako langileek ekainaren 19an
Ekonomia
2024, eka. 11 - 11:06
Hitzarmen probintziala adosteko negoziazioan aurrerapausorik eman ez direla salatuko dute lanuztearekin. Ekainaren 3an burutu zuten azkeneko bilera, sindikatuek deituta. Patronalek zein Arabako Foru Aldundiak gatazka konpontzeko borondaterik erakutsi ez zutela salatu dute langileen ordezkariek. Negoziazio mahaia hutsala izan zela baieztatu dute, inolako aurrerapenik gabe bukatu zela.