Skip to main content

Greba eskubidea urratzen dela salatzeko auzitegira jo du Guggenheimeko garbikuntzak

Ekonomia

2021, aza. 09 - 12:11
Guggenheimeko garbikuntzako langileek auzitegira jo dute enpresak eta azpikontratak, Ferrovialek, grebarako eskubidea urratzen dutela salatzeko. Hala, gaur elkarretartzea egin dute auzitegiaren atarian. Halaber, ELAk gogoratu du soldata arrakala eta baldintza eskasak gainditzeko zuzendaritzaren proposamenik gabe jarraitzen dutela beharginek.
Hamaika Telebista