Skip to main content

Greba mugababea ez dute baztertzen Gorabidekoek

Ekonomia

2023, eka. 15 - 15:06
Bost eguneko greba zikloa abiatu zuten Gorabide enpresako langileek astelehenean. Lan hitzarmenaren negoziazioa blokeatuta dagoela salatzen dute beharginek, eta borondate falta egozten diote Bizkaiko Foru Aldundiari. Gaurkoan, beste urrats bat eman dute eta bi eguneko kanpaldia hasi dute. Gainera, grebalariek ohartarazi dutenez, ez dute greba mugagabea baztertzen.
Hamaika Telebista