Skip to main content

Greba mugagabea egingo dute Osakidetzak azpikontratatutako anbulantzietako langileek

Ekonomia

Mikel Lopez de Ciordia

2024, ots. 16 - 13:02
Greba mugagabea egingo dute Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako azpikontratatutako anbulantzietako langileek otsailaren 19tik aurrera. Urtarrilean bi asteko greba burutu eta gero, aurrerapausorik ikusi ez dutela adierazi dute ELA, LSB, LAB, UGT, Comisiones Obreras eta ESK sindikatuek, mobilizazio ziklo berri bati hasiera emanez. Zerbitzuaren egoera eta lan baldintza prekarioak hobetzeko aldarriak zabaldu dituzte. Aldarrikapen hauek Eusko Legebiltzarrera ailegatu dira ere, EH Bildu eta Elkarrekin taldeek egindako langileen egoerari buruzko galderekin, langileek kalean elkarretaratu diren bitartean.

Euskal komunitatea elkartzeko, Korrika bultzatu eta euskaraz bizitzeko.

Hamaika Telebista