Skip to main content

Greba mugagabea egiten ari dira Cementos Rezolako eta Microliquid enpresetako langileak

Ekonomia

2024, uzt. 01 - 15:07
Ostiralean abiatutako Cementos Rezolako Añorgako lantegiko langileen greba mugagabeak aurrera darrai, zuzendaritzak 56 langile kaleratzeko dituen asmoen aurrean. Enplegu Erregulazio Espedientea (EEE) justifikatzeko deskarbonizazio prozesu bat egin nahi duela dio enpresak, baina langileek argi dute deskarbonizazio eta trantsizio prozesu bati baietz esaten diotela, baina langileekin adostutakoa baldin bada eta kaleratzerik gabe. Bestalde, Arrasateko Microliquid enpresan ere lanuztea abiatu dute, goizetik ekin diete mobilizazioei langileek. Ekainaren 19an, Microliquid-eko zuzendaritzak Enpresa Batzordeari jakinarazi zion Enplegu Erregulazio Espediente bat (kaleratze kolektiboa) aplikatzeko asmoa zuela, eta hogei bat langileri eragingo diela, krisi-egoera batean kostuak aurrezteko argudioarekin.
Hamaika Telebista