Skip to main content
1200x90 Zama Doinuz Arindu

Greba mugagabearekin hasi dute urtea AMVISAko bezeroaren arretako langileek

Ekonomia

2025, urt. 08 - 11:01
Gasteizko AMVISAko bezeroentzako arreta zerbitzuko langileek greba mugagabearekin ekin diote 2025ari. ELA sindikatuak adierazi duenez, Udalak eta PSEk, udal sozietateko presidenteak, ez dute langileekin biltzeko borondaterik erakutsi, hortaz, sindikatuak akordio oinarriak biltzen dituen dokumentu bat helarazi dio enpresari. Besteak beste, plantilla handitzea, lanaldi osoak eta lan-egonkortasuna eskatzen dituzte. Era berean, arreta zerbitzua kudeatzen duen enpresari, AMVISAri eta Gasteizko Udalari negoziatzeko deia egiten diete. Azaroaren 18an eman zioten hasiera grebari zerbitzuko bost langileek, ordutik bilera bakarra egin dute azpikontratatutako enpresarekin eta ez dute inolako akordiorik lortu. Sindikatuaren hitzetan, borondate faltaren aurrean, greba mugagabea hastea erabaki dute. Gatazkari irtenbidea eman beharrean, Gasteizko Udalak grebalariak legez kanpo ordezkatu dituela ondorioztatu du ELAk, grebarako eskubidea urratuz. Gertakari hau dagoeneko salatu du Lan Ikuskaritzan. ELAk helarazitako datuen arabera grebaren jarraipena erabatekoa izaten ari da, AMVISAn ez dago eta ez da egongo aurrez aurreko arretarik. Hain zuzen, pertsona bakarra dago lanean, Eusko Jaurlaritzak zeregin jakin batzuetarako gutxieneko zerbitzuetan izendatutakoa.
Hamaika Telebista