Grebak eta protestak deitu dituzte Petronorreko lan hitzarmenaren negoziazioan eragiteko
Ekonomia
2023, mar. 14 - 13:03
Petronorren sindikatuek ez dute aurrerapausorik ikusi negoziazio kolektiborako seigarren bileran, eta presio egiteko, lanuzteak eta greba egunak antolatu dituzte. Asteburuetan egin dute greba, eta martxoaren 17tik 19ra ere deitu dute. Gainera, bi greben artean, astelehenetik ostiralera, bi orduko lanuzteak egiten dabiltza.Atzo Bilboko Lan Ikuskaritzan 103 salaketa erregistratu zituzten, besteak beste, aparteko ordu kopuru handiagatik. Gaur, berriz, Petronorrek Muskizen duen fabrikaren atarian elkartu dira.