Grebara deitu dute Bizkaiko zahar-etxeetan LABek eta ELAk otsailaren 8rako
Ekonomia
Aiara de Urreta
2022, urt. 18 - 13:01
LAB eta ELA sindikatuek deituta, greba egingo dute Bizkaiko zahar-etxetako langileek otsailaren 8an. Abenduan ere greba eguna izan zuten, eta egoerak okerrera egin duela ohartarazi dute sindikatuek. Hala, lanuzteak egingo dituzte lan-baldintzak sektore publikokoekin parekatzea eta ratio duinak aldarrikatzeko.

















