Skip to main content

Gutxieneko soldata 46 eta 82 euro bitartean igotzea proposatu du adituen batzordeak

Ekonomia

2022, abe. 20 - 04:12

Espainiako Lan Ministerioaren buruak, Yolanda Diazek, 2023an gutxieneko soldata igotzeko proposamenak plazaratu ditu, aditu talde baten laguntzaz. % 4,6 eta % 8,2 bitarteko igoera proposatu du 2023rako. Horrek esan nahi du 1.082 euroraino igoko luketela soldata gordina, urtean 14 ordainsari izanda.

Hala ere, Espainiako Gobernuaren barruan badira desadostasunak. Lan Ministerioak pentsioen igoerarekin parekatu nahi zuen gutxieneko soldataren igoera, %8,5. Bestalde, sindikatuek %10eko igoera eskatu dute, 1.100 euroraino. CEOE Espainiako Enpresaburu Elkarteen Konfederazioak, berriz, igoera “moderatua” izatea espero du.

 

 

Hamaika Telebista