Hego Euskal Herrian negoziatutako hitzarmenek lehentasunaizatea onartu du Madrilgo Gobernuak
Ekonomia
2023, abe. 20 - 14:12
Lurraldeetako lan hitzarmenek lehentasuna izatea onartu du Madrilgo Gobernuak. EAJk Pedro Sanchezen inbestiduraren truke jarritako baldintza bat izan zen Hego Euskal Herrian negoziatutako hitzarmenek lehentasuna izango zutela Espainiako itunen gainetik, eta hori posible egiten duen dekretua onartu du Espainiako Ministroen Kontseiluak, eta indarrean da dagoeneko. Aste batzuk barru berretsi beharko du Kongresuak.