Hego Euskal Herriko Pentsidunen Mugimenduko Emakumeen asanblada egingo da azaroaren 5ean
Ekonomia
2021, aza. 02 - 11:11
Hego Euskal Herriko Pentsidunen Mugimenduko Emakumeen asanblada egingo da azaroaren 5ean, 'Gure eskubideen defentsaren alde' lelopean. Emakume pentsiodunen aldarrikapen eta eskaerak jorratuko dituzte asanbladan. Ostilarean genero-arrakala, emakumeen ibilbidea eta alarguntasun pentsioa hizpide izango dituzte. Baina eztabaidarako gunea ere izango dute. Halaber, azaroaren 13ko manifestazioan parte hartze dei egin diete emakumeei.