Hego Euskal Herriko pentsiodunak manifestatu dira Gasteizen
Ekonomia
1080€ko gutxieneko pentsioa, alarguntza-pentsioan 100%a jasotzea, menpekotasuna duten pertsonen arreta publikoa hobetzea eta pentsio eta soldatetan genero arrakalarekin amaitzea izan dira, besteak beste, pentsiodunen aldarrikapenak Gasteizen antolatu den manifestazio jendetsuan. Nahiz eta urte hauetan egindako eskakizunetako batzuk aintzat hartu diren, pentsiodunek adierazi dute gutxieneko pentsioen osagarria "bermatzeko" eskaria ez dutela kontuan izan Eusko Jaurlaritzak, Eusko Legebiltzarrak eta Nafarroako gobernuak.Araba, Gipuzkoa, Bizkaia eta Nafarroako eundaka pentsiodun iritsi dira hiriburura egun euritsua izan den arren. Manifestazio jendetsua goizeko 11tan abiatu da Bilbo plazatik eta Katedral berriaren aurrean amaitu da pentsiodunek plaza betetzen zutelarik.