Hirugarren greba eguna Arabako salgaien garraioaren sektorean
Ekonomia
2023, aza. 16 - 12:11
ELA, LAB, UGT eta Comisiones Obreras sindikatuek 6 greba egun deitu dituzte azarorako Arabako salgaien garraioaren sektorean. Horietan hirugarrenean Gasteizko kaleetan barrena manifestatu dira hitzarmen duin bat aldarrikatzeko. Sindikatuen arabera, patronalak ez du akordioak adosteko borondate errealik eta hitzarmena berritzeko negoziazioa blokeatuta mantentzen du 2020tik. Enpresetako ordezkariek mahaian esertzeari uko egin ziotela baieztatu dute sindikatuek, jarritako salaketa baten ondoren baino ez direla bueltatu azalduz. Salatu dutenez, patronalak soldatei buruz baino ez zuela hitz egingo esan zuen azkeneko bileran, beste gai guztiak alde batera utziz. Sindikatuek orduen murrizketa edota baimenei buruz hitz egitearen garrantzia azpimarratu dute.