Skip to main content

Hitzarmen probintziala aldarrikatzeko greba egun berri bat Arabako erresidentzia pribatuetan

Ekonomia

Hitzarmen probintziala aldarrikatzeko greba egun berri bat egin dute Arabako erresidentzia pribatu eta egoitza komunitarioetako langileek. Ekaina hasieran patronalarekin bilera egin zuten LAB eta ELA sindikatuetako ordezkariek, blokeatuta zegoen negoziazio mahaia martxan jartzeko asmoarekin. Aurrerapausorik gabe amaitu zen bilera. Arabako Foru Aldundiari inplikazioa eskatu diote 2019an hasitako gatazkari amaiera eman diezaion. Azkenekoarekin, 35 greba egun burutu dituzte langileek.