Skip to main content

Hurbilketa bai, baina akordiorik ez Tuvisako greba bertan behera uzteko

Ekonomia

Mikel Lopez de Ciordia

2024, ots. 16 - 13:02
Bi aldeen posturak hurbildu badira ere, oraindik akordiorik ez da lortu Tuvisako lan gatazkan. Ostegunean zuzendaritzarekin bilera berri bat izan zuten langileek. Bi aldeek proposamenak trukatu zituzten, beraien arteko desadostasunak gutxituz. Hala ere, Tuvisako langileen ordezkariek adierazi dutenez, zenbait puntutan oraindik alde nabaria dago, hortaz, larunbatean hasitako greba mugagabea bere horretan mantenduko dute. Sindikatuek ezagutzera eman dutenez, ostiral goizean batzarra burutu eta gero, proposamen berri bat helarazi diote udal gobernuari. Bertan planteatutakoa onartzekotan, greba bertan behera utziko dute.

Euskal komunitatea elkartzeko eta euskaraz bizitzeko.

Hamaika Telebista