Iñaki Zaldua, EHU: “Behin behineko kontratua daukan jardun osoko irakasle batek 800 euro kobratuko ditu EHUn”
Ekonomia
Oihane Alonso
EHUko doktoregaiak bere lan baldintzak hobetzeko borrokan ari dira. Iñaki Zaldua EHUko doktoregaiak salatu du lan baldintza prekarioak dituztela, eta duela gutxira arte ez zutela kontraturik ere. Nabarmendu du azken urteetako borroka sindikalari esker lortu dutela beren soldata 800 eurotik 1.200 eurora igotzea. Hala eta guztiz ere, salatu du kobratu beharko luketenaren erdia jasotzen dutela: “Duintasunetik urrun gaude”.
Zalduak, prekarietate ekonomikoaz gain, lan zama eta lan egoera ere salatu ditu: “Diszplina bakoitzaren egoeraren arabera aldatu egiten da doktoregaien egoera, bakoitzaren zuzendari edo fakultate bakoitzeko ohitura akademikoen arabera ere bai, eta gainera, doktoregaiak disziplinatuak eta beldurtiak izaten gara ezein zapalkuntza mekanismori aurre egiteko”. Horrez gain, salatu du doktore tesia amaitutakon, atxikitako plaza lortzeko prozesua ere “zaildu” egin zaiela onartu berri den LOSU legea dela eta, eta etorkizuna “ilun” ikusten dutela salatu du: “Lege horren ondorioz, behin behineko kontratua daukan jardun osoko batek 800 euro kobratuko ditu EHUn”.

















