Skip to main content

Iñigo Garduño, CCOO: “Sektore publikoko grebak jarraipen zabal izan du”

Ekonomia

Olatz Zendagortagalartza

2023, urr. 25 - 15:10
Iñigo Garduño CCOO sindikatuko kideak azpimarratu du “jarraipen zabala” izan duela Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako sektore publikoko grebak. Nabarmendu du bi aldarri nagusi egin dituztela: langile publikoen lan baldintzak hobetzea, eta horrekin batera, baita zerbitzu publikoen kalitatea hobetzea ere. Zentzu horretan, azpimarratu du manifestazioetan ez direla administrazioan lan egiten duen langileak bakarrik egon, baita herritarrak ere, “beraiek nabaritzen dutelako azken hamarkadan zerbitzu publikoen kalitateak okerrera egin izana”.
Garduñok salatu du greba egunetan egin beharreko gutxieneko zerbitzuak “gehiegizko zerbitzu” bihurtu direla “kasu askotan” , eta horren adibidetzat jo du Osakidetzako egoera: “Lehen arretako zentroetan larunbatetako zerbitzu bera eskaini dute; horrek gure lan sindikala egikaritzeko eskubidearen urraketa dakar, eta langileen eta herritarrei iruzur egiten zaie”.

Euskal komunitatea elkartzeko, Korrika bultzatu eta euskaraz bizitzeko.

Hamaika Telebista