Iberdrolak jasandako zibererasoak 850.000 bezeroren datuak agerian utzi ditu
Ekonomia
2024, Maiatza 30 - 14:05
Iberdrolak zibererasoa jasan du eta Espainiako 850.000 bezeroren datuak agerian geratu dira. Maiatzaren 5ean izan zen erasoa, eta bi egun beranduago, maiatzaren 7an, atzeman zuten.
Iberdrolak adierazi du horren berri "berehala" eman diola Datuak Babesteko Agentziari, eta salaketa jarri duela Estatuko segurtasun indarren aurrean. Aldi berean, jakinarazpen bat bidali die kaltetutako bezeroei, erasoaren berri emanez.
Invertia-El Español egunkariak aurreratu duenez, gertakariak honako datuei eragin zien: izena, abizenak, NAN zenbakia eta harremanetarako datuak. Hala ere, ez zen bankuko daturik lapurtu.
Azken boladan enpresa eta erakunde publiko eta pribatu garrantzitsuei eragin dien 'hackeo' boladaren aurrean, "zibereraso horiei aurre egiteko etengabe lanean ari da, gardentasun osoz eta erakunde arautzaileekin eta ikuskatzaileekin elkarlanean", azpimarratu du multinazionalak.
Horren harira, adierazi du zibersegurtasuna "lehentasuna" dela konpainiarentzat, "giza baliabideak eta baliabide ekonomikoak etengabe eta gero eta gehiago bideratzen ari direlako".
Gaineratu dute, mundu osoan 400 profesional baino gehiago daudela lanean zibersegurtasunean, eta "inbertsio handia egin dutela prozesu eta sistema aurreratuetan, azpiegiturak, informazio-sistemak eta bezeroen datuak babesteko".