Ibermaticako langileen gehiengoak greba egin du lan hitzarmen kolektibo duinaren alde
Ekonomia
2022, aza. 03 - 10:11
Ibermaticako Donostiako, Zamudioko eta Gasteizko langileek greba egin dute, ELA, CCOO eta UGT sindikatuek deituta. Beharginen gehiengoak lanuztearekin bat egin du. Urtarrilean hasi zuten Ibermaticako hitzarmen kolektiboa negoziatzen, orain arte, baina, zuzendaritzak ez dituela baldintza duinak mahaigainean jarri salatu dute. Egoera horrela, hiru greba egunetara deitu dute sindikatuek, lehenengo greba egunean, protestak egin dituzte Bilbo, Gasteiz eta Donostian.