Indar aurrerakoiek paralisiari amaiera emango dion aurrekontua hitzartu dute Iruñean
Ekonomia
Irune Rejano Oyarzun
2024, mar. 01 - 12:03
262,5 milioi euroko aurreikuspenarekin, martxoaren 27an ezohiko osoko bilkuran onartuko den aurrekontuen aurreakordioa itxi dute alderdi aurrerakoiek. PSN honen parte izan da ere, ia 4 milioi euroko zuzenketa sorta sartzea lortu baitu. Albiste hona da honakoa, 2021an onartu baitziren azkeneko aurrekontuak.