Indarrean da Ipar Euskal Herrian alokairuak mugatzeko neurria
Ekonomia
2024, aza. 25 - 10:11
Ipar Euskal Herrian gaur sartu da indarrean alokairuak mugatzeko neurria, eremu tentsionatu izendatutako Lapurdiko 24 udalerritan.
Alokairu berriei eta berritzeei eragingo die neurriak, eta webgune bat prestatu dute, herritarrei informazio guztia emateko. Oraingoz, bi urterako akordioa da.