Skip to main content

Inflazioari aurre egiteko neurriek baiezkoa jaso dute Madrilen

Ekonomia

2024, uzt. 24 - 12:07
Espainiako Gobernuak aurrera atera ditu astearte honetan inflazioari aurre egiteko neurri sorta.
Ekialde Hurbileko eta Ukraniako liskarren ondorio ekonomikoak arintzeko neurriak luzatzen dituen lege-dekretua indarrean dago jada.

Bonu soziala: Urte amaierara arte ordurarte bezala mantenduko da, hau da, %65eko deskontua izango dute kontsumitzaile zaurgarriek eta %80koa oso zaurgarriek.

Oliba-olioa: Oinarrizko elikagaien taldean sartu dute. Talde horretan esnea, ogia, arrautzak eta fruta sartzen dira. BEZik gabe jarraituko dute irailaren 30era arte. Ondoren %2ko igoera izango dute urte amaieran ohiko %4ko tasa berreskuratuz.

Pasta eta hazi olioak: %5eko BEZa mantenduko dute irailaren 30era arte. Ondoren, %7,5era igoko da urte amaierara arte eta %10era itzuliko da urtarrilean.

Oinarrizko zerbitzuak: Familia zaurgarriei ezingo zaie etxean oinarrizko zerbitzurik eten (ura, argindarra...) ordainketetan atzeratu badira. Horrekin batera, galdara komunitarioen tarifa arautua ere urtea amaitu arte mantentzea adostu da.

Argindarra: Argindarraren kasuan, BEZa %21era itzultzekoa da 2025eko urtarrilaren 1ean. Gainera, argindar kontratuen potentzia, inongo penalizaziorik gabe aldatzeko malgutasuna urtearen amaierara arte luzatuko da.