Skip to main content

Inongo akordiorik ez Glavistaren EEEa negoziatzeko prozesuaren amaieran

Ekonomia

Mikel Lopez de Ciordia

2024, eka. 05 - 14:06
Laudioko Glavistaren Enplegu Erregulazioko Espedientea negoziatzeko prozesua ekainaren 3an amaitu da inongo akordiorik lortu gabe. ELA sindikatuak adierazi duenez ez da inolako negoziaketarako borondaterik egon Guardian eta Parter Capital taldeen eskutik. Autoglas/Glavista empresa, Guardian taldeko parte izan dena 2020 arte, hartzekodunen konkurtsoan dago. Pasaden urtean konpainiak langile guztien kontratuak iraungiko zituen Enplegu Erregulazioko Espedientea aurkeztu zuten, bertako 244 langileei eraginez.2023ko urriaren 18an Gasteizko Merkataritza-arloko epaitegiak 10 eguneko epea eman zien Guardian eta enpresa erosi zuen Parter Capital-i salerosketa dokumentua aurkezteko. Dokumentua ekainaren 3an bertan aurkeztu du Guardian-ek, sindikatuaren arabera, prozesua nahita motelduz eta langileak kaltetuz. Ekainaren 18an, Autoglasen konkurtsoaren balizko erruduntasuna aztertzeko helburuarekin, ahozko ikustaldia egingo da Gasteizko epaitegietan ELA sindikatuak eskatuta.

Euskal komunitatea elkartzeko eta euskaraz bizitzeko.

Hamaika Telebista