Ipar Euskal Herriko laborantza hauteskundeetan lehiatu nahi du ELBk
Ekonomia
2024, aza. 18 - 18:11
Urtarrilean ospatuko diren laborantza hauteskundeetarako zerrenda aurkeztu du ELB sindikatuak. Astelehen honetan batu dira Itsas Mendi etxaldean, Senperen (Lapurdi). Julen Perez izango da hogei laborariko zerrendaburu. Hiru ildo nagusi izango dituzte: lansariak, etxaldeen transmisioa eta elkartasuna.