Skip to main content

Irailaren 26an eginen dute greba hezkuntza publiko ez unibertsitarioko irakasleek

Ekonomia

Irune Rejano Oyarzun

2024, eka. 27 - 14:06

Sindikatu guztiek Nafarroako Gobernuari eta Hezkuntzako Departamentuko zuzendaria den Carlos Gimenori negoziatzea eta irakasleen baldintzak hobetzea eskatu diete. Lan gainzama, gehiegizko ratioak, erosahalmenaren galera eta plantillen ezegonkortasuna dira, batik bat, aldarrikatzen dutena. Udaren bueltan mobilizazio dinamika batekin hasiko dira, negoziazioa lortu arte. Lehenengo greba eguna irailaren 26an izanen da.

Euskal komunitatea elkartzeko, Korrika bultzatu eta euskaraz bizitzeko.

Hamaika Telebista