Iruñeko Udalak 2007tik izan dituen aurrekontu handienak sinatu ditu PSNrekin batera
Ekonomia
Irune Rejano Oyarzun
2024, mar. 04 - 12:03
Iruñeko Udalak paralisitik ateratzea lortu du bi hilabete eskasetan. Alderdiek esan dutenez, ustez baino errazagoa izan da akordio batera iristea, Iruñea erdimugan jarri delako alderdi politikoez aurretik. Hala ere, %60ko babesa dute eta eskuineko indarrekin hitz egiten saiatuko dira ehuneko hori handitzeko.